XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEA AUKERATZEN.

a) Azalpena.

Badirudi jolasa baino ez dela aurrean dugun ariketa.

Baina jolasaren barruan sartzen bagara berehala konturatuko gara jolasak eskatzen duen erantzuna hatzemateko hizkuntzaren zenbait aspektu landu behar dela, hala nola nondik nora, eta, honekin batera joera espazialak: ezkerrera, eskuinera, gora, behera....

Bi helburu hauek dira hain zuzen ere lortu nahi direnak, ariketatu nahi ditugunak.

Batetik deklinabidearen zenbait aspektu eta kasu, eta bestetik zenbait adberbio erabiliak.

Ezin da ukatu guretzat bi helburu horiek oinarrizkoak izanik ere, beraientzat jolasak berak duen dinamika dela gauzarik interesgarriena.